Komunikatzeko gaitasunaren dimentsioak

Giza komunikazioaren tresna nagusia giza-hizkuntza edo ahozko hizkuntza da. Munduko gizakiak, gizakia gizaki den geroztik, milaka giza hizkuntzatan

aritu dira. Gaur egun UNESCO erakundearen arabera giza hizkuntzen artean, batzuk, ahozko hizkuntza izatetik idatzizko hizkuntzak ere izatera igaro dira.
Horrela, munduko hizkuntza guztietan komunikatzeko gaitasuna hiru dimentsioetan garatzen dela esaten da.

1. Ahozko hizkuntzaren ulertzeko gaitasuna. Entzun eta ulertzeko gaitasuna.
2. Ahozko hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna. Mintzatzeko gaitasuna.
3. Ahozko elkar-eragina. Ahozko hizkuntzaren bidez bi norabideko komunikazioa lortzeko gaitasuna. (Bi pertsonen artean komunikazioa ematen denean biek entzun dezakete eta biek hitz egin dezakete. Eta pertsona gehiagoren artean ere, berdin)

Eta kultura idatzia daukaten hizkuntzen komunikatzeko gaitasuna, hiru horietaz gain, beste hiru dimentsioetan garatzen dela esan daiteke:

4. Idatzizkoaren ulermena. Irakurmena.
5. Idatziz komunikatzeko gaitasuna.
6. Idatzizko elkarreragina. Idatziz ere bi norabideko, edo gehiagoko, komunikazioa sor daiteke.


___

Ikus eta entzun hitzaldi hau marko teorikoari buruzko hausnarketatxoa egiteko:

Daniel Cassany. Oinarrizko gaitasunak. Komunikazio gaitasuna. (Ordu eta erdiko hitzaldia).