irakurle_klu_13195.gif

Hona hemen euskaraz ezagutu ditugun zenbait irakurle klub. Besteren bat ezagutzen baduzu, gehitu mesedez. Hemen edo, batez ere, eu.wikipedian.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Literatura_klubak


Literatura klubak on-line:

Ibon Idoiaga Basaras phpBB sistema euskaratu zuen irakurleen foroa on-line sortzeko baina badaude irakurle txoko klasikoagoak, aurrez aurrekoak, non, gutxi-gorabehera, solasaldidialogikoak egiten diren partaideak elkartzen diren bakoitzean liburu baten inguruan.
Askotan, liburuaren egilea edo liburua euskaratu duen itzultzailea taldearekin elkartu egiten da irakurleen galderei erantzuteko edo iruzkinak jasotzeko eta komentatzeko.

ARABAN


BIZKAIAN

GIPUZKOAN

  • Arrasaten ere Iban Zalduak berak Gasteizen egiten duen lana egin izan du urtetan baina badirudi testigua Mikel Aierberi pasatu diola, Hasieran, Arrasaten irakurtzen zituzten liburuak Gasteizkoek irakurtzen zituztenak izaten ziren baina orain bi taldeen jarduera ez da hain paraleloa. Arrasateko Kulturaten.
  • Donostian urtetan elkartu egin dira irakurtzaleak, Harkaitz Cano , Julen Gabiria edo Iñigo Aranbarrirengidaritzapean esate baterako. Udal Liburutegiko sotan.
  • Eibarreko Arrate Kultura Elkartean.
  • Getarian, Alondegian, Uxue Alberdiren gidaritzapean.


NAFARROAN

  • Arizkunen. Baztanen. Herriko Etxean.
  • Iruñean, Zaldiko-Maldikon.

Oraindik euskarria erabat euskaratu gabe badago ere, badago irakurle klub bat on-line, 2009ko maiatzean sorturik: irakurle-kluba.ning.com. Gonbidaturik zaude!

Bestalde, literaturari loturiko ekintza publikoen berri ematen duten zenbait leku badaude, gorago aipatutakoez gain: 111akademia (Beterri), SUSA literatura aldizkaria, (armiarma.com)

Azken atari hau da, (armiarma.com), ezinbestekoa iruditzen zaigu euskaraz egiten den literaturari buruzko informazioa jasotzeko.

Social Blogworks: Blogosfera hedabide banatu bat artikulua by Teketen