Interneten nabigatzeko guk Mozilla Firefox aholkatuko genuke. Gure alor honetan oso lagungarri izan daitezkeen gehigarri oso interesgarri batzuk badaude; xuxenzuzentzaile automatikoa, esaterako, (testu prozesadoreetan bezala nabigatzaileetan ere txerta daiteke) eta euskalbar, (euskalbar: hiztegi guztiak klik batean).

Saretik bideoak jaisteko Video downloadhelper aholkatuko genuke.

Loturak behar bezala gordetzeko eta elkarbanatzeko del.icio.us eta bildu.com hobesten ditugu, konparatzen gehiegi ibili ez bagara ere, egia esan. Zure lastermarkak ondo gorde nahi badituzu eta hainbat ordenagailutan partekatu, firefoxek gehigarri egokia eskaintzen dizu: foxmarksedo xmarks


Ikastetxeetan gehien erabiltzen ari diren gizarte markatzaileak:

  • Diigo

  • Evernote



Bulego batean erabiltzeko moduko programak euskaraz erabili nahi badituzu OpenOffice gomendatuko genizueke


Blogak sarean eskegitzeko errazena Googleren babesa duen blogger sistema omen da baina guk wordpress horrekin saiatzea merezi duela uste dugu. Euskaraz ere badago aukerarik, nireblog.com, blogari eta blogak behintzat ezagutzen ditugu.


Argazkiak topatzeko guztiok ezagutzen dugu Google - Irudiak, baina askoren ustez hobea da Flickr bilatzailea, guk azken hau erabiltzen dugu gehienetan Creative Commons lizentziapeko argazkiakerraz eta doan eskuratzeko. Gure argazkiak.org hori ere ez genuke ahantzi beharko.


Diapositiba aurkezpenak sarera igotzeko guk SlideShare eta SlideBoom erabili izan dugu gehienetan. Azken hau diapositiben bilduma audiorekin txertaturik dagoenean hobea dela entzun dugu. Scribdere erabil daiteke, aurkezpenak eta beste dokumentu batzuk ere igotzeko.

Lanabes horiek nola erabili ez badakizue erraz topatuko dituzue tutorialak, gazteleraz bai behintzat.


Audioak editatzeko Audacity aholkatuko genuke. Oso erraz ikas daiteke Audacity horrekin audioak editatzen. Durangoko Berritzegunekoek tutorial hau daukate eskegita.



http://www.euskara.euskadi.net/r59-bpeduki/eu/contenidos/informacion/berripapera_historikoa/eu_historik/adjuntos/223eus.pdf

Etorkizun oparoa izan dezakeen kontu bat: OpenID

Blog ikastaroko zalantzen glosategia - Garatu ikastaroa